Pasa den larunbata uztailak 16.an Gure Izarra Elkarteak antolatutako II.Compack Sporting tiraketa burutu zen Oiartzungo Arkalen Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak dituen instalazioetan.
Bertan elkarteko ia 20 bazkidek parte hartu genuen, festa giro atsegin eta lehiakorrean. Eguzkiaren eta momentu hortan tiro kantxak zuen zailtasunaren eraginez, espero baino emaitza bajuagoak lortu ziren, nahiz eta horrek giroan eraginik ez zuen izan , lehiaketa baino, lagun arteko topaketa izateko asmoarekin antolatutako egistasmoa baita.
Aipagarria, Ramon Goikoetxeak "Ajo"-k erakutsitako profesionaltasuna, tiraketa aurretik, galtza txuri eta brujula eta guzti egindako beroketa ariketa erakustaldiarekin.
II.Compack Sporting-aren klasifikazioa hauxe izan zen:
- 1º. Ander Arrieta 24/25.
- 2º. Jesus Arrieta 22/25.
- 3º. Iñigo Odriozola 16/25.
Espero zen bezela, gure elkarteko konpetizioko tiratzaileek, Ander Arrieta eta Jesus Arrieta aita-semeak aurreko postuak bete zituzten, aurreko urtean bezela, Iñigo Odriozolak meritu haundiko 3. postuarekin jarraituz.
Tiro saioa bukatu eta gero, Gure Izarra Elkartean bazkaria egin eta Mus Txapelketa izan zen eta hemen bai lehiaketa serio eta gogorragoa egon zela. Hemen ere aipatu behar Andoni Vallejok prestatutako bakailo kazuela zoragarriak.
Mus txapelketaren irabazle, Martin Zuaznabar eta Xalba Irigoien-ek osatutako bikotea izan zen, finalean Miguel Jauregi eta Joxe Mari Artola " Exkerra"ren aurka. Esan behar, Xalba Irigoien-ek bigarrenez irabazi duela mus txapelketa, aurreko urtean egin zuen bezelaxe.
Emaitza guzti hauen gainetik, lagun arteko giroa ezin hobea izan zen eta partaide guztien ahobateko iritzi onak animatuz, datorren urtean errepikatuko egingo delako asmoa daukagu eta aurten etortzerik izan ez dezuenei animatu egiten zituztegu.
Mila esker partaide, antolatzaile eta laguntzaile guztiei.